Gizartea -

Ezbeharra

Bi adineko hil dira Logroñon, etxeko koltxoi batek sua hartuta

87 eta 88 urteko senar-emazteak sutearen kea arnastean zendu dira. Gizarte-laguntzaile batek eta hildakoen alabak aurkitu dituzte gorpuak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

89 eta 90 urteko senar-emazteak hil dira Logroñon kea arnastu ostean, Perez Galdos kaleko 65. zenbakian kokatutako etxebizitzako koltxoi batek sua hartu duenean.

Gizarte-laguntzaile bat adinekoen etxera joan da, goizero bezala eta 11:00ak aldera atea jotzean, inor ez agertu denean, susmoa hartu du. Hori dela eta, bikotekidearen alaba deitu du eta biek hildakoen gorpuak aurkitu dituzte: bata, sukaldean zegoen eta bestea, korridorean. Gorpuen kokapena dela eta, Udaleko iturriek jakinarazi dutenez, sutea hasi zenean adinekoak ihes egiten saiatu ziren.

Errioxako Larrialdietarako Baliabideen Zentro Koordinatzaileak medikuak eta Logroñoko Udaleko suhiltzaileak bidali ditu bertara. Gainera, Segurtasun indarrei jakinarazi diete.

Alabaina, Errioxako Gobernuaren larrialdi egoeretan berehalako erantzuna emateko Ekipo Psikologikoa mobilizatu dute, hildakoen alabari eta ilobari arreta eskaintzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea