Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Emakume batek lan elkarrizketa faltsu batean bortxatu egin dutela salatu du Getxon

Ustezko erasotzailea (gizona) Areetan atxilotu dute.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lan elkarrizketa faltsu batean gizon batek bortxatu egin zuela salatu du emakume batek Getxon, El Correok gaurko alean aurreratu eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i baieztatu dionez.

Erasoa iragan asteazkenean (apirilak 10) gertatu zen Getxoko etxebizitza batean. Antza denez, gizonak hitzordua izan zuen emakumearekin, adineko pertsonak zaintzeko lanpostu baterako elkarrizketa egiteko aitzakiarekin.

El Correok zabaldu duenaren arabera, emakumea eta gizona Areeta auzoko Kale Nagusian elkartu ziren, eta gizonak bere etxera gonbidatu zuen. Etxera igotakoan, sofan esertzeko eta itxaroteko eskatu zion. Segidan, atzetik berarengana gerturatu zen, galtzak kentzera behartu zuen eta bortxatu egin zuen.

Ertzaintzak atzo atxilotu zuen ustezko erasotzailea, Areetan bertan.

____________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak adin txikikoak Tratu txarrak Getxo argazkiak Gaurko albisteak Bizkaia Lana Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Enplegu Eskaintzak 2024 Genero-indarkeriaren biktimentzako laguntza Matxismoa gaur