Gizartea -
Sutea
Lau pertsona zauritu dira Durangon, etxeko sukaldeak su hartu ondoren
Familia bereko lau kide dira, bi nagusi eta bi adingabe. Anbulantzian Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan dituzte.
Agentziak | Erredakzioa
Familia bereko lau kide, bi heldu eta bi adingabe, kea arnastuta zauritu dira arratsaldean, etxeko sukaldeak su hartu ondoren, Durangoko (Bizkaia) Antxo Estegiz etorbidean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Sutea etxebizitzako sukaldean piztu da 19:30 aldera.
Lau bizilagunak intoxikatu dira, eta anbulantzian Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan dituzte.
Suhiltzaileek sua itzali dute, eta ez da alboko beste etxebizitzetara zabaldu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea