Gizartea -

AHTren kontrako manifestaria

Urtebeteko kartzela zigorra, bi ertzaini eraso egiten saiatzeagatik

Akusatuak egur zati bat bota zien bi agenteei baina haiek harrapatu gabe. Egur zatiak ertzainen kotxearen goiko aldea jo zuen 116 euroko kaltea eraginez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abiadura Handiko Trenaren (AHT) kontrako manifestari bati urtebeteko kartzela zigorra eta 75 euroko isuna jarri diote atentatu delitua eta kalte-falta egotzita. Akusatuak egur zati bat bota zien manifestazio bat desegiten ari ziren bi ertzainei.

Epaiaren arabera, gertakaria 2008 maiatzaren 28an izan zen. AHTren kontrako pertsona talde bat Odiziako Mariarats auzoko baserri baten inguruan bildu ziren AHT Gelditu Elkarlana plataformak deituta. Manifestazio horrek " ez zuen beharrezko baimen administratiborik".

Testuak azaltzen duenez, ertzainak baserrira iritsi eta autotik atera zirenean, akusatuak egur zati bat bota zien. Egurrak ez zituen agenteak harrapatu baina bai haien autoa, 116 euroko kaltea eraginez. Aurretik ere, akusatua ertzainei hainbat gauza botatzen ari zirenen artean izan zen.

Epaiketan, akusatua fiskalak eskatutako zigorrarekin ados agertu zen. Ondorioz, urtebeteko kartzela zigorra jarri diote agintearen kontrako atentatua egotzita. Horrez gain, 75 euroko isuna ordaindu beharko du kalte-falta batengatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea