Gizartea -

Aste Santua

Normaltasuna nagusi errepide sarean Aste Santuko bigarren egunean

Normaltasuna da nagusi Euskal Herriko errepide sareetan, atzoko egoera korapilatsuaren ostean. Biriatu, Muskiz eta Armiñonen 13 kilometrorainoko auto ilarak sortu ziren.

Normaltasuna nagusi euskal errepideetan. EiTBren artxiboko bideo batetik ateratako irudia
Normaltasuna nagusi euskal errepideetan
Normaltasuna nagusi euskal errepideetan. EiTBren artxiboko bideo batetik ateratako irudia

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aste Santuko jaiegunen bigarren egunean normaltasuna da nagusi errepide sarean, atzo hainbat kilometroko auto ilarak izan ostean. Atzoko arazo nagusia Muskizen izan zen, A-8an, Kantabriarako noranzkoan, istripu batengatik. Halere, Armiñonen (AP-68 eta A-1 batzen diren korapiloan) eta Biriatun ere (AP-8) ilarak luzeak izan ziren.

Izan ere, Trafiko Zuzendaritzaren arabera 490.000 joan-etorri izango dira Euskal Autonomia Erkidegoan Aste Santuan, iaz baino % 6,9 gehiago.

Bideoan, Biriatuko auto ilarak, atzo

9 kilometroko auto ilarak Biriatun, Baionarako noranzkoan
9 kilometroko auto ilarak Biriatun, Baionarako noranzkoan
9 kilometroko auto ilarak Biriatun, Baionarako noranzkoan

1:09

Bideoan, auto ilarak Bizkaian, Kantabriarako noranzkoan, atzo

12 kilometroko auto ilarak, Bizkaia eta Kantabriaren arteko mugan
12 kilometroko auto ilarak, Bizkaia eta Kantabriaren arteko mugan
12 kilometroko auto ilarak, Bizkaia eta Kantabriaren arteko mugan

1:01
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Santurtzi Muskiz albisteak Gizartea Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Irun bideoak Albisteak A-8 Autobidea AP-68 autobidea Aste Santua N-1