Gizartea -

Istripua

Gizonezko bat zauritu da auto-istripuz Arkaute inguruan, Gasteizen

Suhiltzaileek atera dute gidaria ibilgailutik, eta Santiago Ospitalera eraman dute, baina ez dute bere osasun egoeraren berri eman.

Istripua Arkauten. Argazkia: Gasteizko Suhiltzaileak
Istripua Arkauten. Argazkia: Gasteizko Suhiltzaileak
Istripua Arkauten. Argazkia: Gasteizko Suhiltzaileak

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auto-gidari bat zauritu da A2134 errepidean izandako istripu batean Arkaute inguruan, Gasteizen, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Suhiltzaileek atera dute gizonezkoa ibilgailutik, eta Santiago ospitalean da dagoeneko.

Oraingoz, ez dute jakinarazi zein den zaurituaren egoera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Gizartea Gasteiz berriak Gaurko azken ordukoa