Gizartea -

Gipuzkoa

Autopsiaren emaitzaren zain, Hondarribiko heriotza argitzeko

Larunbatean Hondarribiko uretan aurkitutako gorpua identifikatu nahian dabiltza. Ondorengo orduetan jakingo da astelehenean salatutako desagertzearekin zerikusirik duen.

Erreskate-taldeak, Hondarribiko uretan lanean. Argazkia: EiTB
Erreskate-taldeak, Hondarribiko uretan lanean
Erreskate-taldeak, Hondarribiko uretan lanean. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Itsas Salbamenduko ontzi batek gorpu bat erreskatatu zuten atzo Hondarribian. Orain, gorpua identifikatu nahian dabiltza, eta ondorengo orduetan jakingo da astelehenean salatutako desagertzearekin zerikusirik duen.

Segurtasun Sailak zabaldu duen informazioaren arabera, larrialdi zerbitzuek dei bat jaso zuten 14:30 aldera. Urpeko arrantza egiten ari ziren hainbat lagun izan ziren, hain zuzen, gorpua aurkitu eta horren berri eman zutenak.

Apirilaren 15az geroztik, Gurutze Gorria, Ertzaintza, suhiltzaileak eta Itsas Salbamenduko ontzi bat arrantzan atera zen gazte nafar baten bila ari dira inguru horretan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Hondarribia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak