Gizartea -
Ezbeharra
Bi urteko haur bat hil da gurasoen autoak harrapatuta, Beasainen
Garin auzoko baserri bide batean gertatu da ezbeharra.
Erredakzioa
Bi urteko haur bat hil da Beasainen (Gipuzkoa) gurasoen autoak harrapatuta.
Ezbeharra Garin auzoan gertatu da, baserri bide batean.
Adingabearen heriotza baieztatu besterik ezin izan dute bertaratutako larrialdi zerbitzuek. Umetxoaren gurasoak, berriz, artatu eta Donostiako ospitalera eraman behar izan dituzte.
Haurtxoaren gorpua Donostiako Auzitegiko Medikuntza Zerbitzura eraman dute. Ertzaintzak ikerketa bat zabaldu du gertatutakoa argitzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea