Gizartea -

Ezbeharra

Pertsona baten gorpua aurkitu dute istripua izan duen auto baten barruan, Azkoitian

Lehen hipotesien arabera, gidaria ondoezik aurkitu zen trafiko istripua gertatu aurretik. Beraz, dirudienez, autoa errepidetik atera orduko hil zen gizona.

Gizon bat hilik aurkitu dute bere autoaren barruan, Azkoitian

0:45

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona baten gorpua aurkitu dute auto baten barruan, Azkoitiko Urrategi auzoan. Hildakoa 71 urteko Azkoitiko bizilagun bat da.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, goizeko lehenengo orduan dei bat jaso dute jazotakoaren berri emateko. Deia egin duenak, inguru horretan auto batek istripua izan duela jakinarazi die ertzainei.

Hori jakinda, Ertzaintza eta osasun zerbitzuak ezbeharra gertatu den lekura hurbildu dira, 08:30 aldera, eta ibilgailu barruan gizon baten gorpua aurkitu dute.

Lehen hipotesien arabera, gidaria ondoezik aurkitu zen trafiko istripua gertatu aurretik. Beraz, dirudienez, autoa errepidetik atera orduko hil zen gizona. Hala ere, oraindik ez dute argitu noiz jazo zen ezbeharra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gizartea Eguneko albisteak Azkoitia Albisteak