Gizartea -

Kontzentrazioa

Aitor Fernandezen senide eta lagunak Bermeon bildu dira

Boli kostan harrapatuta dagoen euskalduna eta bere familia "azkar askatzeko" eskatu dute senitartekoek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aitor Fernández del Camporen senitartekoek, lagunek eta beste hainbat herritarrek parte hartu dute eguerdian Bermeon egindako kontzentrazioan.

Aitor, 23 urteko gazte bermeotarra (Bizkaia) Abidjango (Boli Kosta) etxebizitzan giltzapetuta dago, emaztea eta semearekin batera. Aitorrek familia aberriratzea eskatu du eta aberriratze honek atzerapena izan dezakeela esan du, izan ere,&' || 'nbsp; emazteak nazionalitate bolikostarra baitu eta agiri arazoak izan ditzazketelako.

Amaia del Campok Aitorren arrebak esan duenez, anaia "lasaiago" dago orain, herrialdeko egoera "lasaitzen ari baita". Baina hala ere "etsita" sentitzen da, "ez baita inor beraien bila joaten".

Astelehenetik Aitor aberriratzeko eskatzen ari dela esan du Amaia del Campok, kontzentrazioa amaitutakoan komunikabideei egindako adierazpenetan. Gaztea Abidjanen bizi da emaztea eta semearekin, eta bertan dagoen Bermeoko arrantzale empresa batean egiten du lan.

Aitorrek enbaxadaren jarrera salatu du

Boli Kostan harrapatuta dagoen gazte bermeotarrak Espainiako enbaxadaren jarrera salatu du, izan ere, bere kargu egiteko prest agertu da, baina ez du bere emaztearen eta bost urteko semearen ardura bere gain hartu nahi, gazte bizkaitarrak berak Euskadi Irratiari azaldu dionez.

23 urteko gizasemea Abidjan hirian dago, guda zibilaren erdian. Nazio Batuen Erakundeak atzo azaldu zuenez, oso larria da hiri horren egoera, auzoak baitaude urik eta elektrizitaterik gabe, eta oso elikagai gutxirekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea