Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon batek bikotekidea eta semea hil ditu Tenerifen

Ama eta semearen hilotzak kobazulo batean topatu dituzte gaur. Aita atzo atxilotu zuten, desagerpenaren berri izan ostean.

Guardia Zibila, hilotzak topatu dituzten inguruan. Argazkia: EFE
Guardia Zibila, hilotzak topatu dituzten inguruan.
Guardia Zibila, hilotzak topatu dituzten inguruan. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume baten eta 10 urteko semearen hilotzak topatu dituzte gaur Tenerifeko kobazulo batean. Atzo desagertu ziren biak eta atzotik ari ziren Guardia Zibila eta larrialdi zerbitzuetako langileak haien bila.

Auzia sekretupean dago, baina indarkeria matxista kasua balitz bezala ikertzen ari dira eta familia horren aita jotzen dute hiltzailetzat. Atzo atxilotu zuten gizona.

Gertakariak atzo, 17:00ak aldera, jazo ziren. Bizilagun batzuek bost urteko mutiko bat topatu zuten noraezean: gaur hilda topatu duten mutilaren anaia.

Shock egoeran zegoen eta ez zekien gazteleraz –familia Alemaniakoa zen-, baina bizilagun baten laguntzarekin haren testigantza jaso ahal izan zuten.

Aitak haitzulora eraman zituela eta han eraso egin ziela, baina berak ihes egitea lortu zuela kontatu zien. Bizilagunek Adejeko Udaltzaingoa ohartarazi zuten berehala.

Guardia Zibila aitaren bila joan zen eta etxean topatu zuen. Ama eta semea non zeuden esateari uko egin zion eta atxilotu egin zuten.

Adin txikiko mutikoa epaitegiaren zaintzapean geratu da oraingoz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Delituak Espainia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Tratu txarren biktimak Matxismoa Umeak azken ordukoa Kanariak albisteak Giza hilketak