Gizartea -

Gertakaria

Emakume bat atxilotu dute pistolaz tiro egiteagatik, Basaurin

Etxe baten ataritik egin du tiro, eta kanpoan zegoen gizonezko bat zauritu da puskatutako kristal zatiekin.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

46 urteko emakume bat atxilotu dute Basaurin (Bizkaia) etxeko ataritik pistola batez tiro egitea leporatuta. Atariaren kanpoan zegoen gizonezko bat zauritu egin da puskatutako kristal zatiekin, beso batean. Gizona emakume batekin zegoen erasoa gertatu denean, eta dirudienez, emakume horren kontra jo du emakume talde batek, tartean atxilotutakoak.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, 00:30ean jaso du gertakariaren abisua. Herritarren babeserako agenteak bertaratu dira eta bertan emakume batekin eta besoan zauriak zituen gizonezko batekin hitz egin dute. Gizonak esan die atari batetik tiro egin dutela eta hautsitako kristalen ondorioz zauritu dela.

Salatu dutenaren arabera, paseatzen ari ziren inguru horretan, eta emakume talde bat beste emakumearekin eztabaidatzen hasi da.

Ondoren, emakume taldea etxe atarian sartu da, eta gizona eta beste emakumea gerturatu direnean bi aldiz egin dute tiro barrutik.

Ertzainek aterki baten barruan aurkitu dute kalibre txikiko pistola, eta igogailuan bala bat eta bi zorro. Ustezko erasotzailea identifikatu eta atxilotu egin dute homizidio saiakera eta armak legez kanpo edukitzea egotzita, arma berea zela eta tiroak egin dituela aitortu ostean.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Basauriko argazkiak Gizartea Gaurko azken ordukoa