Gizartea -

Loiolako hipikan istripua

Emakume bat hil da Donostian, bere zaldiak zanpatuta

22 urteko gaztea, Iparraldeko Uztaritze herrikoa, animaliaren 400 kiloek zanpatuta hil zen. Istripua igandean gertatu zen, Donostiako hipikak Loiolan dituen instalazioetako salto lehiaketa batean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako salto lehiaketa batean parte hartzen ari zen amazona bat hil da igande honetan, zaldiak estropezu egin, itzulipurdia eman eta bere gainera erorita, Diario Vascok dioenez.

Elodie Bercetche, 22 urteko gaztea eta Iparraldeko Ustaritze herrikoa, berotze ariketak egiten ari zen istripuaren ondorioz animaliaren 400 kiloak gainera erori zitzaizkionean, zauri larriak sortuz.

Antza, Loiolako instalazioetan zeuden Gurutze Gorriko taldeek berehala artatu zuten gaztea baina, zaurien larritasuna tarteko, ez zuten suspertzea lortu eta gertaeren lekuan bertan hil zen. Hilotza Donostiako Medikuntza Legaleko Institutura eraman zuten autopsia egiteko.

Gertatutakoaren berri izan bezain laster, antolatzaileek Donostiako Loiola auzoko hipikan egiten ari ziren salto lehiaketa bertan behera gelditu zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea