Gizartea -

Lan ezbeharra

Garraiolari bat hil da Baionan, kamioi istripu baten ondorioz

38 betoi tona zeramatzan kamioiak A-63 errepidetik atera eta buelta eman du. Gidaria harrapatuta gelditu da ibilgailuaren kabinan eta handik gutxira hil da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Garraiolari bat hil da Baionan, kamioiak istripua izan ostean, Kazeta.infok jakitera eman duenez. Goizeko 08:50ak aldera, 38 betoi tona zeramatzan kamioia A-63 eta A-64 autobideen arteko bihurgune batean, Baiona-Mousserolles irteeraren gertu, Ametzondo aldera, irauli egin da eta ondoren buelta eman du.

Gidaria harrapatuta gelditu da ibilgailuaren kabinaren barnean. Kolpearen ondorioz, kamioaren kabina guztiz zanpaturik gelditu da. Samuren langileak, suhiltzaileak, eta ASF-eko lagileek lan eskerga egin behar izan dute kamiolaria handik ateratzeko. Azkenean, gidaria askatzen lortu dutenean, oso larri zegoela ohartu dira. Handik gutxira gidaria hil da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea