Gizartea -

Emakumeen kontrako indarkeria

Senarrak emandako labankade eraginez hil zen Alacanteko emakumea

Autopsiak frogatu du 29 urteko emakumeak bederatzi labankada jaso zituela eta ez zela sutearen ondorioz hil. Ustezko erasotzailea, senarra, ospitalean ingresatuta dago Poliziaren zaintzapean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alacanteko Mutxamel herrian hildako emakumea, 29 urteko gaztea, indarkeria matxistaren biktima izan zela baieztatu du autopsiak.

Emakumeak antza, bederatzi labankada jaso zituen eta zauri haiek eragin zioten heriotza.

Gertaera atzo jazo zen. Ikerketaren arabera, emakumeari labanarekin eraso zion senarrak eta ondoren ondoren etxeari su eman zion.

Antza denez bikotea banantzeko prozesuan zegoen, baina oraindik elkarrekin bizi ziren.

Biktimaren senarra, kea arnasteagatik ospitalean ingresatu zuten eta Poliziaren zaintzapean dago orain.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea