Gizartea -

Sutea

Emakume bat eta adingabe bat ospitalera, Donostiako sute batean kea arnasteagatik

Sutea bart piztu da Felipe IV kaleko etxebizitza batean, Amara auzoan.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume bat eta horren seme adingabea Donostiako Ospitalera eraman dituzte bart, beren etxeko balkoian sutea piztu ondoren kea arnastu baitute.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eta suhiltzaileek jakinarazi dutenez, sutea 23:10ean piztu da, Donostian, Amara auzoko Felipe IV.aren hiribideko 8. zenbakiko etxebizitza batean.

Oraingoz, ez dago argi zerk piztu duen sua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gipuzkoa Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Donostia Ospitalea