Gizartea -
Emakumeen kontrako indarkeria
Egunbetean bi aldiz atxilotu dute bikoteari eraso egiteagatik, Irunen
Biktima ere bi aldiz eraman behar izan dute osasun zentrora. Ustezko erasotzailea epailearen esku utzi dute beharrezko izapidean bete ondoren.
Erredakzioa
Ertzaintzak 42 urteko gizonezkoa atxilotu zuen asteazkenean, Irunen, emakumeen kontrako indarkeria delitua leporatuta. Aurreko egunean ere atxilotu egin zuten emakumezko berdinari erasotzeagatik, Herrizaingo Sailak aditzera emandakoaren arabera.
24 orduren baitan egindako bi atxiloketak kalean egindako erasoengatik izan dira, Iruneko San Miguel auzoan, hain zuzen.
Asteartean goizean, agenteek lehenengo abisua jaso eta biktima identifikatu zuten. Honek indarkeria zantzuak zituen gorputz osoan, ustez bikotekideak egindako erasoen ondorioz sortutakoak.
Iruneko Udaltzaingoak ere abisua jaso zuen eta ustezko erasotzailea inguruan atzeman zuen, Ertzaintzak emakumeen kontrako idarkeria delitua egotzita atxilotu zuen arte.
Bigarren erasoa asteazkenean gertatu zen. Dei batek beste iskanbila baten berri eman zuen eta patruila bertara iritsi zenean, aurreko eguneko bi protagonistak ikusi zituzten. Momentu horretan, gizonezkoak emakumezkoari kolpe bat eman zion aurpegian.
Eraso hori ikusita, agenteek gizonezkoa atxilotu zuten. Biktima osasun zentrora erama zuten, aurreko egunean gertatu bezala. Ustezko erasotzailea epailearen esku utzi dute beharrezko izapideak eginda.
Tratu txarrak pairatzen dituzten emakumeentzako harreta zerbitzua: 900 840 111 - 016