Gizartea -
Sexu erasoa
Gasteizen neskato bati egindako sexu-erasoa ikertzen ari da Ertzaintza
Arabako Foru Aldundiak babestutako adingabea da. Horren arabera, gazteak mozkortu egin zuen eta sexu-harremanak izan zituen berarekin Alde Zaharreko taberna baten komunean.
Agentziak | Erredakzioa
Gasteizen neskato adingabe bati egindako sexu-erasoa ikertzen ari da Ertzaintza. Erasoa maiatzeko lehen asteburuan gertatu zen, Gasteizko Alde Zaharrean.
Neskak erasoa salatu du, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, eta Arabako Foru Aldundiak babestutako adingabea dela baieztatu du EiTBk.
Biktimaren salaketaren arabera, gizonezko gazte batek mozkortu egin zuen, eta sexu-harremanak izan zituen berarekin Alde Zaharreko taberna baten komunean. Ertzaintza haren bila ari da.
________________________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.