Gizartea -
Ospitaleko alta
Ibai Uriarteri alta eman diote, hainbat transplante egin ostean
Manuel Lopezek, Ibairen transplanteetan parte hartu duen mediku taldea zuzendu duen kirurgialariak, esan duenez, umea "oso ongi" dago eta bizimodu "arrunta" izan dezake.
Erredakzioa
Ibai Uriarte joan den abendutik organo askoren (gibela, urdaila, duodenoa, heste meharra eta pankrea) transplantea izan duen lau urteko mutikoari alta eman diote Madrileko La Paz Ospitalean.
Javier Uriartek, gaztearen aitak, "oso pozik" dagoela esan du ospitaletik irtendakoan, “bere bizitzako lau hilabete luzeenak” pasatu ondoren. Honekin batera,denbora honetan guztian jendearengandik jaso duten laguntza eskertu du.
Alta jasotzeaz gehien poztu dena Ibai izan dela esan du aitak. "Nire semea oso urduri dago eta anbulantzian ibiltzeko gogo handia dauka. Oso hunkituta gaude laguntza eman digutenekin", esan du.
Ibairi organoak eman zizkiotenei ere eskerrak eman dizkie, eta beraientzat "opari aparta" izan dela baieztatu du.