Gizartea -

Atzerritarren Legea

Tratu txarrak salatzen dituzten etorkinek babes handiago izango dute

Ministroen Kontseiluak Atzerritarren Lege berriko (2009) araudia onartu du. Tratu txarrak salatzen dituzten legez kanpoko emakume etorkinen babesa handitzen du araudiak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ministroen Kontseiluak Atzerritarren Lege berriko (2009) araudia onartu du gaur. Tratu txarrak salatzen dituzten legez kanpoko emakume etorkinen babesa handitzen du araudiak. Era berean, jaioterrira itzultzeko laguntzen du eta kontratazioan ematen den iruzurraren aurka zorrotzagoa da.

Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroak prentsaurrekoa eman du Ministroen Kontseiluaren ostean. Immigrazioaren eta lan-merkatuaren arteko harremanean oinarritzen da araudia, Rubalcabaren ahotan, eta enpresaburuek, sindikatuek eta gobernuz kanpoko erakundeek adostu dute.

Emakumeen salerosketari aurre egiteko puntuak barneratzen ditu arauak, Rubalcabak gogorarazi duenez. Emakumezkoen salerosketa legez kanpoko immigrazioarekin eta emakumeen aurkako indarkeriarekin lotuta egoten da sarri.

Emakumeen aurkako indarkeria pairatzen duten etorkinei buruz, salatzen baldin badute kanporatuko dituztenik ukatu du Barne ministroak. Espedientea "geldiaraziko" dutela azaldu du Rubalcabak, arauaren arabera, baina praktikan orain arte egin dutela erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea