Gizartea -
Osasun Saila
Marguello auziaren zati bat baliorik gabe uztea eskatu du Jaurlaritzak
Jose Ramon Elorriaga Bizkaiko Osasun zuzendari ohiaren aurkako auzia artxibatzea erabaki du Bilboko epaitegi batek. Elorriagari ustezko prebarikazio delitu bat egotzi zioten.
Erredakzioa
Jose Ramon Elorriaga Bizkaiko Osasun zuzendari ohiaren aurkako auziaren behin-behineko artxibatzea erabaki du Bilboko epaitegi batek gaur, eta Eusko Jaurlaritzak izapideak baliorik gabe uztea eskatuko du.
Bizkaiko Osasun zuzendari ohiaren aurkako auzia artxibatzea erabaki du Bilboko epaitegi batek. Elorriagari ustezko prebarikazio delitu bat egotzi zioten.
Komunikatu batean, artxibatzea "behin-behineko" erabaki bat dela ohartarazi du Osasun Sailak, eta "Bizkaiko Probintzia Auzitegiaren aurrean errekurritu" daitekeela gogorarazi du, baina helegiterik aurkeztuko duen ez du zehaztu.
Hala ere, ''Marguello auzia''ren ardatz nagusia auzitegietan jarraitzen duela gogorarazi du Jaurlaritzak, iruzurragatik, fondo publikoak bidegabe erabiltzeagatik eta funtzionarioekin debekatutako negoziaketak egiteagatik auzi bat zabalik baitago Bilboko epaitegietan.
Prozeduraren zati bat baliorik gabe uzteko eskakizuna astelehenean aurkeztuko du Eusko Jaurlaritzak epaitegian, nahiz eta gero Exekutiboak helegite bat aurkeztu artxibatzearen aurka.