Gizartea -
'Erreka' komandoa
Aitor Esnaola eta Lander Etxeberria kartzelara bidali ditu Marlaskak
Esnaolak 1,4 tona lehergai zituen izkutatuta bere baserrian eta hainbat zuloetan. Espainian orain arte aurkitutako ETAren biltegirik handiena da.
Erredakzioa
Fernando Grande-Marlaska Auzitegi Nazionaleko epaileak kartzelara bidali ditu Aitor Esnaola eta Etxeberria ''Erreka'' komandoko ustezko kideak galdeketa egin ostean.
Esnaola Guardia Zibilak atxilotu zuen astelehenetik astearterako gauan Legorretan, Gipuzkoan. Etxeberria, bestelde, ostegunean atxilotu zuten Beran, Nafarroan.
Esnaolak 1,4 tona lehergai zituen izkutatuta bere baserrian eta hainbat zuloetan. Espainian orain arte aurkitutako ETAren biltegirik handiena da.
Aitor Esnaolarekin batera, Igor bere anaia atxilotu zuten, baina ostiral arratsaldean aske geratu zen. Esnaola talde armadunaren legezko kideari ''Erreka'' komandoaren barruan egotea leporatzen diote. Bere lana, gainontzeko kideen logistikaz eta horniketaz arduratzea zen.
Guardia Zibila, gainera, laugarren ustezko kide baten atzetik dabil; Andoni Goikoetxea, hain zuzen.
Esnaola anaien atxiloketen ondorioz egindako miaketetan, Guardia Zibilak 800 kilo nitrato amoniko, pentrita eta erregai aurkitu zituen lehenbizi familiaren baserrian.
Atxilotuaren laguntzarekin gainontzeko materiala atzeman zuten, baserrian bertan izkutatukoa, eta Zegaman (Gipuzkoan) eta Azpirozen eta Baraibarren (Nafarroan) aurkitutako hiru zuloetan.