Gizartea -
NAFARROA
Emakume batek Iruñeko kiromasajista bat salatu du, sexu-abusuengatik
Halaber, beste bi auzibide daude zabalik epaitegietan horren aurka. Salaketa bat duela gutxi epaitu dute, eta bestea behin-behinean artxibatu zuten.
EITB.EUS
Nafarroan, emakume batek Iruñeko kiromasajista baten aurkako salaketa aurkeztu du, sexu-abusuak leporatuta. Horren harira, Iruñeko 2. Instrukzio Epaitegiko epaileak ikerketa abiatu du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak jakinarazi duenez.
Halaber, aurrez, beste bi bezerok salaketa bana aurkeztu zuten haren kontra. Bietako bat duela gutxi epaitu dute, eta bestea behin-behinean artxibatu zuten.
Izapide judizialak abian dira. Epailea Espainiako Polizia Nazionalari, Foruzaingoari, Guardia Zibilari eta Iruñeko Udaltzaingoari zuzendu zaie balizko biktima gehiago identifikatzeko izapideak egin ditzaten. Beste biktima batzuen berri izanez gero, salaketa jarri nahi duten ala ez galdetzea ere eskatu die.
Bestalde, epaileak hiru eguneko epea eman die fiskalari eta auzian aurkeztu diren aldeei, auzipetuak bere lan-jarduna egiteko erabiltzen duen tokia itxi behar den ala ez galdetuz. Delitua berriro egiteko arriskua dagoela irizten dio.
_______________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.