Gizartea -
Elkarretaratzea
Elgoibarreko bizilagunek atsekabea agertu dute hilketaren aurrean
Ehunka pertsonak eta alderdi guztietako ordezkariek elkarretaratzea egin dute udaletxearen aurrean, “gertaera salatzeko eta indarkeriarik gabeko gizarte bat aldarrikatzeko”.
agentziak | erredakzioa
Elgoibarreko bizilagunek elkarretaratzea egin dute, larunbatean izandako hilketa gaitzesteko. Ehunka pertsonak eta udalerriko alderdi guztietako ordezkariek parte hartu dute kontzentrazioan, udaletxearen aurrean. Udalaren arabera, “hilketa gaitzesteko eta indarkeriarik gabeko gizarte bat aldarrikatzeko” egin dute.
Biktimaren senide eta lagunek kandelak eraman dituzte kontzentrazioan. Hamabost minutu iraun du, eta bertaratukoen txalo artean bukatu dute. Gainera, bizilagun batzuek dirua batu dute gorpua aberriratzeko gastuetan laguntzeko.
Udalak "haserrea eta arbuioa" adierazi zuen gertatutakoa jakitean. Halaber, erasoa "irmotasun osoz" eta "saminez" gaitzetsi zuen, bozeramaileen batzordeak aho batez adostutako adierazpen batean.
Biktimari eta bikotekideari arma zuri batekin eraso zien hiltzaileak, 05:50 aldera Elgoibarko San Ignazio kalean. Biktimak labankadak jaso zituen bere bikotekidea defendatzera joan zenean.
Ertzaintzak indarkeria matxista baztertu du, eta hilketa gisa ikertzen ari da gertatutakoa.