Gizartea -
76 urteko gizona, desagertuta
Pasai San Pedron desagertu den gizon baten bila ari da Ertzaintza
76 urteko gizona arratsaldean paseo bat ematera irten zen eta etxera itzultzen ez zela ikusita, gaueko hamarrak aldera desagertuta zegoela salatu zuten.
Erredakzioa
Erreskate taldeak Gipuzkoan, Pasai San Pedron, 76 urteko gizon baten bila ari dira, paseo bat ematera irten ondoren ez zen etxera itzuli, Herrizaingo Sailak iragarri duenez.
Bilaketa lanak bart gauean hasi eta goizaldeko hirurak arte luzatu dira. Gaur goizean berriro ekin die lanei Ertzaintzak, Gurutze Gorriak, DYAk, Udaltzaingoak eta herriko hainbat boluntariok. Helikoptero batekin ere ari dira Ulia mendi ingurua ondo miatzen.
Pasaiako herritarraren desagerpena bart gaueko hamarretan salatu zuten, arratsaldean paseo bat ematera irten eta etxera itzultzen ez zela ikusita.