Gizartea -

Gertakaria

Sei gazte atxilotu dituzte Basaurin borrokaldi bat izan eta gero

Liskarrean parte hartu zuten hiruk zauriak zituzten eta Galdakaoko ospitalera eraman zituzten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

21 eta 33 urte arteko sei gazte atxilotu zituzten atzo Basaurin borrokaldi bat izan eta gero. Liskarra izan zuten horietako hiruk "objetktu zorrotzek" eragindako zauriak zituzten eta Galdakaoko ospitalera eraman zituzten.

Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera arratsaldeko 20:15 aldera jazo zen gertakaria Agirre Lehendakaria kalean.

Ertzaintzak bi labana aurkitu zituen inguruan. Nerbioi ibai ertzean aurkitu zituzten aiztoak eta horiek jasotzeko suhiltzaileen laguntza behar izan zuten.

Lesio delitua egozten diete sei gazteei, oraindik ez dute epailearen aurrean deklaratu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea