Gizartea -

Osasuna

Gurutzetako larrialdiek Lutxanako eta Gurutzetako bizilagunak artatuko dituzte

Iragan astetik bi auzoetako bizilagunak San Eloyko Ospitalera ez bidaltzeko agindua dute bertako larrialdiek.

Gurutzetako Ospitalea (Barakaldo). EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Gurutzetako larrialdiek Lutxanako eta Gurutzetako bizilagunak artatuko dituzte.
Gurutzetako Ospitalea (Barakaldo). EiTBko bideo batetik ateratako irudia.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gurutzetako Ospitaleko larrialdiek Lutxanako eta Gurutzetako (Barakaldo, Bizkaia) bizilagunak artatuko dituzte aurrerantzean. Orain arte San Eloyko Ospitalera bidali dituzte.

Barakaldoko Erakunde Sanitario Integratuak Udalari jakinarazi dionez, iragan astetik bi auzoetako bizilagunak San Eloyko Ospitalera ez bidaltzeko agindua dute bertako larrialdiek, Barakaldoko Udalak agiri batean azaldu duenez.

Gurutzetako eta Lutxanako bizilagunek bertako ospitaleko larrialdietan artatzea eskatzen zuten, San Eloyko Ospitalera arte joan beharrean, Udalak erantsi duenez.

Urdulizeko Ospitalea martxan jartzeak eta lurraldeko osasun zerbitzuaren antolaketak "behingoz, bidezko aldarrikapenari erantzuna ematea" ahalbidetu dute, Udalak azpimarratu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Barakaldo Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Gurutzetako ospitalea