Gizartea -

Drogak

Hainbat atxilotu Araban eta Nafarroan, drogaren aurkako operazio batean

Horrez gain, Espainiako Poliziak 332 kilo speed eta ‘kristal’ atzeman ditu Araban, Nafarroan, Errioxan eta Kantabrian, drogaren aurkako operazio batean.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak 12 pertsona atxilotu ditu Araban, Nafarroan, Errioxan eta Kantabrian, drogaren aurkako polizia-operazio batean. Horrez gain, agenteek denetariko drogak atzeman dituzte miaketetan, besteak beste, 332 kilo speed eta ‘kristal’.

Hain zuzen ere, 616 estasi pilula, 56 gramo haxix, 400 marihuana landare, 154 kilo speed, 178 kilo ‘kristal’, suzko bi arma eta 22.695 euro eskudirutan atzeman dituzte. Gainera, Labraza (Araba) herrian droga sintetikoa ekoizteko laborategi bat itxi dute.

Errioxako Justizia Auzitegi Nagusiak ostiral honetan azaldu duenez, Espainian inoiz aurkitutako ‘kristal’ kopuru handienetakoa da. Espainiako Poliziak Errioxan atzeman du droga kopuru handiena (295 kilo).

Otañes (Kantabria), Lizarra eta Mendabia (Nafarroa), Labraza (Araba), Cenicero, Villamendiana, Lardero, Albelda de Iregua, Ausejo eta Logroño (Errioxa) udalerrietan egin duten drogaren aurkako operazioa asteartean jarri zuten martxan, eta ostegun arratsaldean atxilotu zituzten gaizkileak.

Atxilotuak datozen orduetan utziko dituzte epailearen esku.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur Araba Delituak Drogak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Mendabia bideoak Gaurko azken ordukoa Lizarra albisteak Kantabria Errioxa