Gizartea -
Bartzelona
Sutea piztu da Familia Santuan eta jendez hustu dute
65 urteko gizonezko bat atxilotu dute sutea piztea leporatuta. Sakristia erabat kiskalita geratu da eta lau lagun artatu behar izan dituzte kea arnasteagatik.
Erredakzioa
Familia Santuak ateak ireki ditu berriro arratsaldean, goizean sute batek kriptako sakristia kaltetu ostean. Sutearen ondorioz, 1.500 turista Familia Santutik atera behar izan dituzte.
Sutea piztu da gaur Bartzelonako Familia Santua katedralaren erdiko kriptan eta nahiz eta momentu horretan ehunka turista zeuden eraikinaren barruan, lau pertsona bakarrik artatu behar izan dituzte kea arnasteagatik, denak katedraleko langileak. Dirudienez, gizon batek piztu du sua eta atxilotuta dago jada.
Joan Rigol Familia Santua Patronatuaren presidenteak esan du atxilotua "ero" bat dela eta suteak ke asko eragin duela.
Hainbat suhiltzaile talde joan dira sutea itzaltzera eta SEMen larrialdi-taldeak ere bertaratu dira.
Familia Santua Patronatuko iturriek azaldu dutenez, sua 10:30 aldera piztu da kriptan, itxita zegoen leku batean, eta ez zegoen inor bertan.
Aipatu iturrien arabera, suteak ke asko altxatu du eta, ondorioz, jendez hustu behar izan dute Gaudiren katedrala, Bartzelonan bisitari gehien dituen monumentua.&' || 'nbsp;Orotara 1.500 lagun egun dira katedralean sutea piztu den unean.