Gizartea -

EPAIA

Gorenak ontzat eman du ama batek semeei herentzia kentzea, eman zioten tratuagatik

Gorenak arrazoia eman dio aurrez Bizkaiko Lurralde Auzitegiak argitaratu zuen epai bati. Ebazpenak dio oinordekoek amari tratu txarrak ematea legezko arrazoia dela herentzia kentzeko.

Auzitegi Gorenaren artxiboko irudia.
Auzitegi Gorenaren artxiboko irudia.
Auzitegi Gorenaren artxiboko irudia.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Gorenak ontzat eman du ama batek bere bi semeri herentziarik ez uztea, urte askotan mespretxua, utzikeria, eta tratu txar psikologikoak eman zizkiotelako.

Emakumeak hala jaso zuen bere testamentuan eta bere ondasun guztiak hirugarren seme bati utzi zizkion. Herentziarik gabe geratutako  bi semeek epai bidera eraman zuten auzia eta Bizkaiko lehen instantziako epaile batek arrazoia kendu zien, Kode Zibilaren 853. artikuluaren bigarren artikuluak salbuespen "justutzat" jotzen duelako tratu txarrak eman badizkiote, herentzia kentzea ondorengoei testamentuan.

Semeek errekurritu egin zuten baina Bizkaiko Lurralde Auzitegiak ere ez zien arrazoirik eman. Errekurtso berri bat jarri zuten Auzitegi Gorenaren aurrean eta Gorenak ere aurretik beste auzitegiek esandakoen harira ebatzi du: euren amak eskubidea zuela jokatu zuen bezala jokatzeko eta eurek testamentutik kentzeko, "bi anaia horiek ama gutxietsita eta utzita izan zutelako, eurek hala nahita", eta "egiaztatuta geratu da tratu txar psikologikoak eman zizkiotela urte luzez, eta azken garaietan, batez ere".

Tratu txar psikologikoak¿

Francisco Javier Orduña magistratua ponente izan den ebazpenak dio, testamentuan argi eta garbi jasota utzi zuela emakumeak semeetako batek "etengabe" esan izan ziola "gaiztakeriaz eta sorginkeriaz" beteta zegoela, baita bere etxea ere.

Testamentuan idatzita utzi zuenez, beste semeak amari egotzi zizkion "bizitzan zehar gertatu zitzaizkion gauza txar guztiak" eta "bere ama izaera ukatu zion formalki", harreman guztia etenaz.

Gainera, seme horietako bat ama hil aurreko azken hilabeteetan haren etxean bizi izana, "arrazoi ekonomikoengatik" izan zela argi uzten du sententziak, "ez zaintza edo laguntza emateko" helburuz, errekurtsoan semeek esan zuten bezala.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Auzitegi Gorena Espainia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Feminismoa