Gizartea -
Emakumeen kontrako indarkeria
Bi gizonezko atxilotu dituzte Gasteizen emazteari eraso diotelakoan
42 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Ertzaintzak bikotearekin liskarra izan ostean. 65 urteko beste gizonezko bat ere atxilotu zuten emaztea eta alaba jotzea leporatuta.
Erredakzioa
Ertzaintzak bi gizonezko atxilotu zituen atzo Gasteizen ustez emazteari eraso egin ziotelako.
Herrizaingo Sailak adierazi duenez gaueko 22:50 aldera 42 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Salburua auzoko etxebizitza batean.
Biktimak senarrarekin eztabaida izan zuela azaldu zien agenteei, eta ondorioz, ustezko erasotzailea&' || 'nbsp; etxean bertan atxilotu zuten. Emakumea, berriz, Santiago Ospitalera eraman zuten mediku azterketa jaso zezan.
Gertakari hori baino bi ordu lehenago beste gizonezko bat atxilotu zuten ertzainek. Iluntzeko 21:00 aldera agenteak Santa Luzia auzoko etxebizitza batera joan ziren. Bertan 65 urteko gizonezkoa atxilotu zuten. Antza alaba jo zuen eta emaztea bien arteko istilua bideratzen saiatu zenean hura ere jo egin zuen.
65 urteko gizonezkoa komisaldegira eraman zuten. Emakumea eta alaba, berriz, Santiago ospitalean artatu zituzten.