Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Emazteari mailu batekin eraso egin ostean atxilotu dute, Pontevedran

40 urteko emakumea ingresatuta dago eta medikuek ez dute haren egoeraren berri eman; ustezko erasotzailea, berriz, atzo arratsaldeko azken orduan atxilotu zuten

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pontevedrako Guardia Zibilak 43 urteko gizon bat atxilotu du, atzo emazteari buruan mailu batekin eraso egiteagatik. Emakumea, 40 urtekoa, Vigoko Xeral erietxean dago eta medikuek ez dute bere egoeraren berri eman, polizia iturriek azaldu dutenez.

Gertaera atzo (astelehena) arratsaldean izan zen bikoteak Poion (Pontevedra) duen etxebizitzan, bikotearen 13 urteko bi alabak bertan zirela. Erasoaren ostean, gizonak bere autoan alde egin zuen eta azken orduan Sansenxo herrian aurkitu eta atxilotu egin zuten.

Gaua Guardia Zibilaren komandantzian igaro du eta datozen orduetan epailearen aurretik pasatzea aurreikusten da.

Biktima,b erriz, Vigoko Xeral erietxean dago; garezurrean bi haustura ditu. Azken medikuk txostenaren arabera dena den, plantan dago eta lesioetatik errekuperatzen ari da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea