Gizartea -
"Gernika Sutan"
150 herritarrek Gernikako bonbardaketa antzeztuko dute
Gernikako Udalak Maskarada konpainiari eskatutako lana da, eta "Gernika Sutan" izenburua dauka.
Erredakzioa
Ia 150 herritarrek hartuko dute parte, apirilaren 26an, Gernikako bonbardaketaren 74. urteurrena dela eta egingo den antzezlanan. Alemaniako hegazkinen erasoa gogorarazteko antzezlana da.
Masakarada taldeak sortu du lana, Gernikako Udalak eskatuta, eta "Gernika Sutan" izenburua dauka.
Bonbardaketak gogorren jo zituen tokietan lekutu dute antzezlana, eta musika eta bertsoak izango ditu.
Carlos Panera antzezlanaren zuzendariak Efe albiste agentziari azaldu dionez, adin askotako auzotarrek hartuko dute parte. Iaz hasi ziren egun horretan aktore jardungo dutenak saioak egiten.
Datorren urtean, 75. urteurrena dela eta, antzezlanaren bertsio luzeagoa egingo dute.