Gizartea -
TRAFIKOA
Auto ilarak AP-68an, Arrigorriagan, kamioi batek atoia galdu ostean
Kamioiaren karga errepidean barreiatu da, eta, ondorioz, bi errei itxi dituzte Gasteizerako noranzkoan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Kamioi batek atoia galdu du AP-68 autobidean, Arrigorriagan, eta auto ilara luzeak sortu dira, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Ezbeharra 07:45ean gertatu da, Gasteizerako noranzkoan. Ondorioz, kamioiaren zama (bobinak) errepidean barreiatuta gelditu da.
Istripuaren eraginez, erreietako bi itxi dituzte eta bi kilometrorainoko ilarak sortu dira Gasteizerako bidean.
Kamioiaren zama errepidean barreiatuta gelditu da. Argazkia: Iker Salgado
Auto ilarak AP-68 errepidean, Bilbon. Argazkia: Iker Salgado
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea