Gizartea -

Bi lapurreta egotzi dizkiote

Atxilotu egin dute Erandioko auto-talka lapurreten egilea

Ertzaintzaren esanetan, atzemandakoa 22 urteko mutil bat da, "gaizkile ezaguna", 50 inputazio inguru baititu, lapurretak direla eta.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 22 urteko mutil bat atxilotu du astelehen honetan Erandion (Bizkaia), herri horretako arropa denda batean auto-talkaren bidez egindako bi lapurreten egilea delakoan, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Aipatu iturrien arabera, lehen lapurreta martxoaren 25ean egin zuten. Lapurrak auto lapurtu batekin talka egin zuen dendaren aurka, beirak hautsi eta barruan sartu ahal izateko. Lapurretaren ostean, ibilgailua han bertan abandonatu zuen.

Bigarren lapurreta apirilaren 11n izan zen. Egileak beste auto lapurtu bat erabili zuen, baina ondoren horrekin ihes egin zuen.

Atxilotutakoa 22 urteko mutil bat da. Ertzaintzaren esanetan, "gaizkile ezaguna" da, 50 inputazio inguru baititu lapurretak direla eta.

Hain zuzen ere, Erandion atxilotu zuten, haren etxebizitzaren inguruetan. Etxea miatu egin zuten, baina ez zituzten topatu arropa lapurtuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea