Gizartea -

Gertakaria

Bost atxilotu Gernikan neska bati estortsioa egitea egotzita

Ustez 19 eta 22 urte arteko gazteek, neska bati bere bikotekideak egindako 12.000 euroko zorra kitatzeko eskatu zioten . Herrizaingo Sailaren arabera, zorrak drogekin zerikusia du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak bost gizonezko atxilotu ditu Gernikan emakume gazte bati estortsioa egitea leporatuta. Antza, biktimaren bikoteak pilatutako 12.000 euroko zorra kitatzeko eskatu zioten eta ordaintzen ez bazuen mutil lagunari eraso egingo ziotela adierazi zien.&' || 'nbsp;

Herrizaingo Sailaren arabera, zorrak, droka kontuekin zerikusia du.

Neska gazteak salaketa ipini zuen Ertzaintzaren bulegoan eta ondorioz, agenteek 19 eta 22 urte arteko gazteak atxilotu zituzten.&' || 'nbsp; Gernikarrak dira guztiak, estortsioa egin izana leporatzen diete.&' || 'nbsp;

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea