Gizartea -

Biografia

Eduardo Punset, zientzia dibulgatzailea

Ministro ohia, idazlea, kazetaria eta dibulgatzaile ospetsuak 18 urtez zuzendu eta aurkeztu zuen TVEko "Redes" saioa.

Eduard Punset. Artiboko argazkia: EFE
Eduard Punset
Eduard Punset. Artiboko argazkia: EFE

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eduardo Punset Tarragonako mediku baten semea zen. Los Angeleseko North Hollywood High Schoolen egin zuen batxilergoa. Katalana, gaztelania, ingelesa eta frantses apur bat hitz egiten zuen.

Zuzenbidean lizentziatu zen Madrilgo Complutense Unibertsitatean; bertan, Espainiako Alderdi Komunistako kide izan zen eta Jorge Semprun ezagutu zuen. Ondoren, Espainiatik ihes egin zuen. Londreseko Unibertsitatean Ekonomia Zientzietan graduondoko ikasketak egin zituen, eta Parisko Ecole Pratique des Hautes Etudesen diplomatu zen.

Kazetari ekonomiko gisa ibili zen BBC katean; Latinoamerikako The Economist astekariaren zuzendari ekonomiakoa izan zen 1967 eta 1969 urte bitartean, baita Nazioarteko Diru Funtsako ekonomiasta ere.

Francisco Francoren heriotzaren ostean politikan abiatu zen Centristes de Catalunya-UCD alderdiarekin. 1978an, Kataluniako Ekonomia eta Finantza kontseilari aukeratu zuten eta 1980an Kataluniako Parlamentuan egin ziren lehendabiziko hauteskundeetan diputatu aukeratu zuten.

Europako Herrialdeen Harremanetarako ministro izan zen 1980 eta 1981 urteen artean. UCD alderdia utzi ostean, 1982ko hauteskunde orokorretan Convergencia i Unio alderdiarekin aurkeztu zen hautagai independente gisa eta eserlekua lortu zuen, baina urtebetera, 1983ko abenduan, eserlekua utzi zuen.

1985ean Adolfo Suarezen idaritzapean Centro Democratico y Social alderdian sartu zen. 1987an eta 1989an eurodiputatu aukeratu zuten, eta 1994ra arte Europako Parlamentuan izan zen. 1991ean, berriz, CDS utzi zuen Adolfo Suarezek dimisioa eman zuenenean, baina independente gisa jarraitu zuen Europan. Poloniarako Europako Parlamentuaren ordezkaritzaren presidentea izan zen eta Ekialdeko Europako herrien eraldaketa ekonomikorako prozesua gidatu zuen, Berlingo Harresia erori ostean.

1991eko ekainean, Foro alderdi politiko berria sortu zuen. 1994an Europako hauteskundeetan zerrendaburu izan zen Fororekin eta CDSrekin, koalizioan aurkeztu baitziren, baina ez zuten eserlekurik lortu. 1995eko martxoan Foro desegin zuten eta Punsetek politika utzi zuen.

Zientzia dibulgatzaile ospetsua bilakatu zen orduan; 18 urtez zuzendu eta aurkeztu zuen TVEko "Redes" saioa; bertan, Lawrence Krauss, Leonard Susskind eta Max Tegmark kosmologoak elkarrizketatu zituen, baita Richard Dawkins edo Lynn Margulis biologoak ere. Frans Waal etologoarekin Unibertsoaren eta bizitzaren jatorriaz berba egin zuen. Garapen biologikoa, giza eta animalien natura, edo Lurra eta Kosmos gaiak jorratu zituen, besteak beste.

Bartzelonan hil da aste azken honetan 82 urterekin, gaixotasun luze baten ondorioz, familiak Twitter bidez jakinarazi duenez.

"En el día de hoy, 22 de mayo, ha fallecido en Barcelona, tras una una larga enfermedad, Eduard Punset".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Bartzelona Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Zientziaren hedapena