Gizartea -
Epaile baten etxean
Eskolta bat zigortzea eskatu dute bonba faltsu bat jartzeagatik
Eskolta epaile batekin bizi zen eta, ustez, auzipetuak bi lehergailu jarri zituen etxeko postontzian. Gipuzkoako Fiskaltzak 2.160 euroko isuna eskatzen du.
Erredakzioa
Gipuzkoako Fiskaltzak segurtasun enpresa baten jabea den eskolta bati 2.160 euroko isuna jartzea eskatu du. Izan ere, eskolta epaile batekin bizi zen Donostian eta, ustez, auzipetuak bi lehergailu jarri zituen etxeko postontzian. Gertakaria 2010 urteko maiatzaren 9an jazo zen.
Eskolta eta bere lankidea etxebizitzara joan ziren eta postontzia zabaldu zuten, "ustez eskoltak utzitako lehergailuak aurkituz".
Akusatuak "ezezagun batzuk lehergailuak jarri" zituztela esan zuen eta Poliziari abisua eman zion, "delitu baten biktima" zela adieraziz.
Orduan Ertzaintzak "horrelako egoeratan ezartzen den protokoloa martxan jarri" zuen eta etxe inguruak miatzen aritu ziren agenteak, beste lehergailuren bat bilatzen. Isunaz gain, eskoltak prozesu-kostuak ere ordaintzea eskatu du Gipuzkoako Fiskaltzak.