Gizartea -

Epailearen esku

Gasteizen lapurreta izan eta hil zen andrearen ustezko hiltzailea kartzelaratu dute

Gizona ostiralean atxilotu zuen Ertzaintzak, eta gizahilketa leporatu diote, etxeko igogailuan lapurreta baten biktima izan eta bi egunetara hil zen 75 urteko emakumearen heriotza dela eta.

Emakumea eraso baten biktima izan eta bi egunetara hil zen
Emakumea eraso baten biktima izan eta bi egunetara hil zen
Emakumea eraso baten biktima izan eta bi egunetara hil zen

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maiatzaren 12an Gasteizen, bere etxeko igogailuan, lapurreta saiakera baten biktima izan zen emakume nagusia hiltzea leporatuta atxilotu zuten pertsona, 33 urteko gizonezkoa, epailearenera bidali dute gaur, astelehena, goizean, eta horrek kartzelan sartzeko agindua eman du.

Gainera, 25 urteko beste gizonezko bat, beste auzi bategatik espetxean dagoena, ere inputatu dute gertakari horiengatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu duenez.

Gertakariak maiatzaren 12an jazo ziren, Arabako hiriburuko Hortaleza kaleko etxe batean. Bi gizonezkok biktimari, 75 urteko emakume bati, eraso zioten berorren etxeko igogailuan, poltsa lapurtzeko. Erasoaren ondoren, emakumea ospitaleratu zuten, eta bi egunen buruan hil zen.

Ertzaintzak egindako ikerketaren ondorioz, ostiral goizean gizahilketaren usteko egilea atxilotu zuten, eta asteburu osoan poliziaren egoitzan egon da. Azkenik, gaur goizean, astelehenarekin, epailearen esku gelditu da 33 urteko gizonezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Gaurko azken orduko albistea