Gizartea -

Bi lesbiana

Ama izatea ukatu diete 'gizonezko antzuen bikotekide' ez izateagatik

Emakumeek lagunduriko ugalketaren tratamendua eskatu zuten eta, behin tramiteak hasita, kasu batean; eta prozesua, bestean, Asturiaseko osasun zentroko funtzionarioek tratamenduak geldiarazi zituzten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asturiaseko bi lesbianek duten sexu-orientazioagatik Printzerriko Osasun Zerbitzuak lagunduriko ugalketaren tratamenduak ukatu dietela salatu dute.

Bi emakumeen esanetan, Osasun Kontseilaritzak tratamendu hau jasotzeko eskubidea ez zutela adierazi zuen bikote bezala "gizonezko antzu bat" ez zutelako.

Bi kasu hauek modu berdintsu batean gertatu dira: bi emakumeek, Andrea Muñiz eta Silvia González, lagunduriko ugalketaren tratamendua eskatu zuten eta, behin prozesua hasita, lehenengo emakumearen kasuan; eta tramiteak hasita, bigarren emakumearen kasuan, Asturiaseko osasun zentroko funtzionarioek bi tratamenduak geldiarazi zituzten.

Zehazki, lehenengo kasuan, Asturiaseko Ospitale Unibertsitario Zentralak intseminazio artifizialerako beharrezko medikazioa agindu zuen. Xente Gay Atur (XEGA) erakundearen arabera, Mieres zonaldeko inspektore batek medikazioa bi alditan ukatu zuen, tratamendua eskatzen zuen emakumea lesbiana zela ezagutu zuenean.

Bigarren emakumeak, Silvia Garcíak, Pritzerriko Lagunduriko Ugalketaren Unitateak bere tratamendua aurreko kasuan erabilitako argudio berdinekin geldiarazi zuela salatu du: euren kasuan ez dagoela gizonezko antzu bat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea