Gizartea -
Indarkeria matxista
Gizon batek emakume bat hil du Kanaria Handian
Amaren berri ez zuela, kezkatuta, etxera joan zen atzo alaba eta bertan topatu zuen emakumea, eskopeta batekin egindako tiroekin. Gizonak bere buruaz beste egin zuen.
Agentziak
Gizon batek 38 urteko emakume bat hil zuen atzo Aguimes herrian (Kanaria Handia), Guardia Zibilak jakinarazi duenez. Gizonak bere buruaz beste egin zuen hilketa matxista egin ostean.
Alaba kezkatuta zegoen amaren berri ez zuelako, eta bikotearen etxera joan zen atzo. Bertan topatu zituen bi gorpuak. Biek eskopeta batekin egindako zauriak zituzten. Eskopeta 50 urteko gizonarena zen (suzko armak edukitzeko lizentzia zuen).
Guardia Zibilaren arabera, ez zegoen genero indarkeriarekin lotutako salaketarik.
Epaileak 20:50ean agindu zuen bi hilotzak altxatzea. Las Palmaseko Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman zituzten, eta bertan egingo diete autopsia.
Pedro Sanchez Espainiako jarduneko presidenteak hilketa gaitzetsi du txio batean: "Matxismoak jazarri egiten du, diskriminatzen du, eta gaur, berriro, matxismoak hil egiten du. Asko dugu egiteko, baina genero matxistarekin amaituko dugu".
_____________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.