Gizartea -
Euskara maila
EGAren azken probak egingo dituzte asteburu honetan
Ekainaren 28an emango dituzte asteburu honetako azterketen emaitzak, eta ordutik aurrera HABEk eskaintzen duen C1 ziurtagiriaren txanda izango da.
eitb.eus
Euskararen Gaitasun Agiri (EGA) gisa ezagutzen den proba atzera kontaketan sartu da, asteburu honetan egingo dituzten azterketen ostean agur esan eta HABEren C1ari utziko baitio lekukoa.
Asteburuan ehunka izango dira orain arte hainbat lanpostu lortzeko behar beharrezkoa den ziurtagiria lortzeko azterketa egingo dutenak. Ahozko probaren txanda izango da, hain zuzen ere.
Ekainaren 1 honetan ahozko proba egingo dutenek ekainaren 28an jakingo dute emaitza, eta gainditzen ez dutenek HABEren C1 probara jo beharko dute irailetik aurrera.
HABEk egingo duen azterketa hori, gainera, EGA baina laburragoa izango da, atariko proba desagertu egingo baita. Hala, azterketa egingo dutenek 300 hitzeko testu bat idatzi beharko dute lehenengo proban, eta gaindituz gero, ahozkoa egingo dute aurrerago.
C1ek hartuko du, beraz, EGA bere baitan, eta HABEren esku geratuko dahorren kudeaketa osoa.