Gizartea -
Bizkaia
Istripu batek auto-ilara luzeak sortu ditu A-8an, Malmasin tunelean
Auto batek eta motor batek talka egin dute. Motorzalea zauritu da ezbeharrean. Antza denez, larri eraman dute Gurutzetako Ospitalera.
eitb.eus
A-8 autobia 112. kilometroan itxi behar izan dute, Kantabriako noranzkoan, Malmasin tunelean (Bizkaia) istripu bat izan ondoren, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak Twitter sare sozialean aurreratu duenez.
Hasiera batean, errei bat zabaldu dute, eta 16:30 aldera biak ireki dituzte.
Auto batek eta motor batek talka egin dute. Motorzalea zauritu da ezbeharrean, Segurtasun Sailak eitb.eus-i zehaztu dionez. Antza denez, larri eraman dute Gurutzetako Ospitalera.
4 kilometroko auto-ilarak sortu dira, baina ordu honetan ez da aparteko arazorik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea