Gizartea -

Jazoera

Erdi itota zegoen urte eta erdiko haurtxo bat suspertu dute hainbat ertzainek Sestaon

Jatetxe batean pizza jaten ari zela, zati bat kontrako eztarritik joan zaio. Larrialdi zerbitzuei deitu die amak, eta ertzain batek Heimlich maniobra egin dio umetxoari.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pizza zati batengatik erdi itota zegoen urte eta erdiko haurtxo bat suspertzea lortu dute hainbat ertzainek Sestaon, Ertzaintzak jakitera eman duenez. Jazoera larunbat honetan gertatu da, 21:05ak pasata, Sestaoko Kueto auzoko jatetxe batean. Urte eta erdiko umetxoa pizza jaten ari zen, zati bat kontrako eztarritik joan zaionean. Amak SOS Deiak larrialdi zerbitzuei deitu die.

Ertzaintzako patruila bat bertaratu denean, erdi itota eta ia konortea galduta aurkitu du haurtxoa. Hori dela eta, ertzain batek Heimlich maniobra egin dio: buruz behera jarri du, eta kolpeak eman dizkio sorbaldan. Suspertzeko maniobrekin jarraitu dute, anbulantzia heldu arte. Orduan, medikuek biktima artatu eta Gurutzetako Ospitalera eraman dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Sestao Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Umeak