Gizartea -
Nafarroa
Erreskate taldeak mutiko baten bila ari dira San Adriango urtegian
17 urteko gaztetxoa, Calahorrakoa, arratsalde pasa joan zen urtegira eta uhartera abiatu zenean, korronteak eraman egin zuen, izan ere, ez zekien igeri egiten.
Erredakzioa
Hamazazpi urteko mutiko baten bila ari dira erreskate taldeak San Adriango (Nafarroa) urtegian, Euskadi Irratiak jakitera eman duenez.
Salaj Edin Calahorrako mutikoa arratsalde pasa joana zen San Adriango urtegira, lagun koadrila batekin. Urtegiko uhartetxora abiatu ziren, baina Salaj Edinek urrutixeago joatea erabaki zuela diote lagunek. Ustekabean, korronteak eraman zuen eta igerian ez dakiela jakinda, lagunak berehala saiatu ziren haren bila joaten, baina haiek ere ur korronteak eraman zituen.
Arratsaldeko bostetan gertatu zen hori, eta lau orduz aritu ziren Guardia Zibila, suhiltzaileak eta Foruzaingoa mutikoaren bila, urtegian bertan eta baita Ega ibaian ere, baina ez zuten Edinen arrastorik aurkitu. Gaur goizean goiz hasi dira berriz Calahorrako mutilaren bila.