Gizartea -
Gordexola
100 pertsona baino gehiago bildu dira Gordexolan Herrerias ibaiko zabor bilketan
Ponton makaldiaren alboan egin zen garbiketa Godexolako Udalaren eta Uraren Euskal Agentziaren (URA) laguntzarekin.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
100 pertsona baino gehiago bildu ziren igandean Herrerias ibaiaren inguruan, Gordexolan, ibaiertzaren garbiketan parte hartzeko. Guztira 300 kilo hondakin inguru jaso zituzten.
Jardunaldiaren helburua herritarrak ibaira hurbiltzea eta horiek zaintzeak duen garrantziaz jabetzea zen, baita erriberako landaredia ezagutzera ematea ere. Horretarako, lanean jarri aurretik, ibaira eta itsasora jaurtitzen den zaborraren inguruko dibulgaziozko hitzaldi bat izan zen, eta ondoren ekin zioten ibaiertzak garbitzeari.
Gordexolako Udalaren eta URAren arteko elkarlanari esker egin da proiektua, herritarrak ingurumenaz informatzeko.