Gizartea -

Zeberio

Gizon bat atxilotu dute Zeberion, eta hiruren bila ari dira, lapurreta egiteagatik

Durangon eta Portugaleten egindako lapurreten ustezko egileak dira. Ertzaintzak bat atxilotzea lortu du Zeberioko landa-eremu batean.

Ertzaintzaren kontrola, Zeberion. Argazkia: Asier Sánchez.
Ertzaintzaren kontrola, Zeberion.
Ertzaintzaren kontrola, Zeberion. Argazkia: Asier Sánchez.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

48 urteko gizon bat atxilotu du Ertzaintzak Zeberion (Bizkaia), hiru lagunekin batera Portugaleteko taberna batean lapurreta egiten saiatzeagatik. Ertzaintza beste hiruren bila ari da. Ustez, laurek beste lapurreta bat egin zuten, ordu batzuk lehenago, Durangon.

Ertzaintzak esan duenez, 9:45ean atxilotu dute susmagarria, Zeberion. Zenbait ordu lehenago, 3:00etan, Portugaleteko taberna batean lapurreta egiten saiatu da atxilotua, beste hiru gizonekin batera.

Ustekabean harrapatu dituztenean, ibilgailu batean ihes egin dute. Hala ere, bat aurkitu eta atxilotu du Ertzaintzak, Zeberioko landa eremu batean. Orain beste hiruren bila dago.

Atxilotuak eta beste hirurek, Portugaletekoa baino lehenago, beste lapurreta bat egin omen dute Durangoko taberna batean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Portugalete Bizkaia Delituak argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Durango Albisteak Lapurretak azken ordukoa