Gizartea -

Lan-osasunaren Eguna

Gizonek emakumeek baino bi aldiz lan-istripu gehiago dituzte

Lan-istripuek % 7 egin zuten behera 2010ean. Erdiak baino gehiago zerbitzuen sektorean gertatu ziren.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2010ean izandako 553.915 lan-istripuen erdiak baino gehiago zerbitzuen sektorean izan ziren, Laneko Segurtasun eta Higienerako Institutu Nazionalak egin duen eta Fremapek zabaldu duen txosten baten arabera.

Iaz 300.895 lan-istripu izan ziren zerbitzuen sektorean, 129.744 industrian eta 94.740 eraikuntzan.

Hala ere, lan-istripuen kopuruak % 7 egin zuen behera 2010ean, eta sektore guztietan egon ziren lan-istripu gutxiago; eraikuntzan izan zen jaitsiera handiena: % 17,2 istripu gutxiago izan ziren.

Bestalde, txosten horren arabera, gizonek emakumeek baino bi aldiz lan-istripu gehiago izaten dituzte, eta istripuak izateko arriskua sei aldiz handiagoa da gizonentzat.

Zauri gehienak arinak izaten dira; lokadurak, zaintiratuak eta bihurrituak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea