Gizartea -

Ingurumenaren Munduko Eguna

EAEko 18 eta 29 urte bitarteko gazteen % 88 kezkatuta daude klima aldaketagatik

Gazteen %93ren ustez, klima aldaketaren kontra borrokatzeko pertsona bakoitzak bere energia-kontsumoa murriztu beharko luke.

Fabrika baten keak. Foto: pexels.com
Lantegi bateko tximiniak eta keak zerura igotzen
Fabrika baten keak. Foto: pexels.com

Agencias | Redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko 18 eta 29 urte bitarteko gazteen % 88 kezkatuta daude klima aldaketa dela-eta. Gai horren inguruan kezkatuta azaltzen diren gazteen portzentajea Euskadiko biztanleriaren batez bestekoaren gainetik dago (% 83).

Ingurumenaren Munduko Eguna dela eta, gazteek klima aldaketari buruz dituzten iritziak aurkeztu ditu Gazteen Euskal Behatokia.

Hori horrena, gazteen % 72k uste dute klima aldaketa, batez ere, gizakion jardueragatik sortzen dela. Beste % 25ek uste dute neurri batean prozesu naturalengatik datorrela baina baita gizakion jardueragatik ere, eta bakarrik % 1ek dio nagusiki prozesu naturalengatik sortzen dela. Klima aldaketa gizakion jarduerak dakarrela uste dutenen proportzioa handiagoa da gazteen artean biztanleria osoan baino (% 63).

Gazteen %93ren ustez, klima aldaketaren kontra borrokatzeko pertsona bakoitzak bere energia-kontsumoa murriztu beharko luke. Eta gizarte osoa iritzi horretakoa bada ere, ideia horrekiko adostasuna handiagoa da adinean behera egin ahala: 65 urtetik gorakoen % 81 ados daude, 46 eta 64 urte bitartekoen % 87 ados ageri dira, 30 eta 45 urte bitartekoen % 90 daude ados eta 30 urtetik beherakoen artean % 93.

Gainera, gazte gehienak guztiz ados daude klima aldaketaren kontra borrokatzeko bi neurri hauekin: energia berriztagarriak gehiago garatzea (% 83) eta garraio publikoa gehiago sustatzea (% 63). Bi neurri horiek 2019ko Ingurumenaren Munduko Egunaren gai nagusiarekin lotuta daude: airearen kutsaduraren kontrako borroka, hain zuzen ere.

Ideia horiekin guztiz ados daudenen portzentajea handiagoa da gazteen artean biztanleria osoaren batez bestekoa baino.

Datu hauek Eusko Jaurlaritzaren Prospekzio Soziologikoen Kabineteak 2017ko urrian egin zuen "Klima aldaketa eta energia" izeneko txostenetik datoz.

Arartekoaren esanetan ezinbestekoa da kutsadurari aurre egitea

Ingurumenaren Munduko Egunaren harira, kutsadura atmosferikoa eragozteko beharra azpimarratu du Manu Lezertuak, "munduan milioika pertsonari eragiten dien etsai ikusezin arriskutsua baita".

Kutsadura atmosferikoaren arazoa "garapen positiboa izan duela" onartu du EAEko Arartekoak; besteak beste, airearen kalitatea babesteko Europatik eta zein herrietatik sustatuko politikei eta neurriei esker. Esaterako, ibilgailuen, industriaren zein energiaren ekoizpenen garbiagoa lortzeko.

EAEn ere azken hamarkadetan aire kalitateak hobera egin duela azpimarratu du Lezertuak; baina, hobekuntza hori "ez da aitzakia izan behar ingurumena zaintzeko ahaleginak bertan behera uzteko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketa Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Ingurumena EAEko kutsadura gaur Gazteak azken ordukoa Larrialdi klimatikoa 2024