Gizartea -
Trafikoa
Motorzale bat hil da Lezon, trafiko istripuan
Ezbeharra 19:30ean gertatuta da, Gipuzkoako GI-636 errepidean, Altamira tunelaren parean.
Erredakzioa
Motorzale bat hil da ostegun honetan Lezon (Gipuzkoan) izan den istripu batean. Herrizaingo Sailak ohar batean jakitera eman duenez, ezbeharra 19:30ean gertatu da, GI-636 errepidean. Zehazki Altamira tunelaren parean izan da, Irunerako norabidean. Ertzantza istripuaren arrazoia ikertzen ari da.
Yamaha TRX 850 motorra gidatzen zuen hildako motorzaleak, eta bertaratutako osasun-langileek heriotza egiaztatu baino ezin izan dute egin.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea